Lurra Eguzki-sistemako hirugarren planeta da, dentsoena eta bizia duen planeta ezagun bakarra. Datazio erradiometrikoa erabilita eta beste ebidentzia iturri batzuk hartuta, Lurra orain dela 4.500 milioi urte baino gehiago sortu zen.
Zientzialari batzuen arabera, badirudi Lurra duela 4.500 milioi urte eratu zela. Haren lurrazalaren %71 inguru ur gazizko itsasoz estalita dago; gainontzeko zatia kontinenteek eta uharteek osatzen dute.
Historian zehar, izugarrizko aldaketak gertatu zira gure planetan. Hasieran, 1000 kilometroko sakonerako labazko itsaso batez esatalita zegoen. Duela 1000 milioi urte izotzez estalita egon zen eta duela 200 milioi urte basamortu handi bat zen.